Argentinan jaio eta hezitako komunikatzailea da. Buenos Aireseko Unibertsitatean egin zituen Gizarte Komunikazioko ikasketak, eta Multimedia Komunikazioa Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Praktikak eitb.eus webguneko Kirolak atalean egin ostean, Berria egunkarian lan egin zuen urtebetez. Egun, Buenos Airesetik dabil lanean kolaboratzaile moduan Euskal Herriko hainbat komunikabiderentzat.