Analista politikoa
Mikel Aramendik (Itsasondo, 1955) kazetaritza eta analisi politikoaren munduan lan egin du ia bere bizitza osoan. Hartatik geratu zaio munduko politikagintza behatzeko zaletasun asegaitza. Guztia tentu pixka batez zaindu ahal izateko zabala denez lurbira, azken urteetan Asia, orokorrean, eta haren Ekialdea bereziki, behatzeko hautua egin du… gizateriaren erdia edo gehiago hantxe dabilelako. Eta, beharbada, guztion etorkizuna ere bai.